Islandiako Lur Garaiak
Islandiako Lur Garaiak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Hvannadalshnjúkur |
Garaiera | 2.110 m |
Mota | mendialde, goi-lautada, mendigune eta volcanic desert (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 64°50′N 18°07′W / 64.84°N 18.11°W |
UTC ordua | UTC±00:00 |
Honen parte da | Islandia |
Herrialdea | Islandia |
Islandiako eskualdeak | Austurland |
Geologia | |
Material nagusia | Arroka magmatiko bolkaniko |
Islandiako Lur Garaiak (islandieraz: hálendið) Islandiako barnealde gehienetik hedatzen den eskualdea da. Itsas gaineko 400-500 metrotik gora daude, eta, batez ere, jende gutxi bizi den basamortu bolkaniko batean daude. Euri edo elur moduan lurrean hain azkar iragazten den urak ezen ez duen uzten landareak haztea, eta horren ondorioz, neurri handi batean, laba eta errauts bolkanikozko lur gris, zuri eta beltzezko eremua da. Ibaietatik gertu, oasien antzeko gune gutxi batzuk baditu, Askjatik gertu dagoen Herðubreiðarlindir kasu.
Islandiarrek honela banatzen dituzte Lur Garaiak:
- "Háls", haranen arteko mendi-gailur zabal bat da, Borgarnesko iparraldean Langavatnetik gertu dagoena bezalakoa; edo
- "Heiði", benetako Lur Garaiak esan nahi duena, Sprengisandurrerako errepidean daudenak bezala.
Glaziar ugarietako gehienak, Vatnajökull, Langjökull eta Hofsjökull kasu, Islandiako Lur Garaietan ere badaude. Landaretza ibai glaziarren ertzetan baino ez dago. Jökulhlaupen arriskua ere badago.
Jarduera bolkanikorik handiena duten Islandiako eskualde nagusienetako batzuk Lur Garaietan daude, Landmannalaugar eta Askja eta Herðubreið inguruko eskualdea kasu. Lur Garaiak Islandiako udan (ekainetik abuztura) soilik zeharkatu daitezke.[1] Gainontzeko hilabetetan zehar, Lur Garaietako errepideak itxita daude. Lur Garaietako errepide ezagunenak Kaldidalur, Kjölur eta Sprengisandur dira. Lur Garaietako errepide gehienetan lau gurpileko trakzio-ibilgailuak beharrezkoak dira, ibaiak igarotzea beharrezkoa delako. Hala ere, Kjölur ibilbidea erraz zeharkatu daiteke turismo arrunt batean, eta, horri esker, Lur Garaietako errepide ezagunenetako bat da. Lur Garaietako errepideetan elurrik gabe daudenean, landaretza babesteko, errepidetik kanpo gidatzea debekatuta dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Environment Agency of Iceland. (2014). Mountain Roads. .